Ezpata-dantza eta Dantzari-dantza San Tiburtzio egunean Leitzan. 2014-8-11

2014-08-13
Leitzan ohitura da San Tiburtzio egunean Ezpata-dantza dantzatzea. Ohitura honen jatorria XX. mende hasierako Euskal Abertzaletasunaren ondorietako bat da, garai haretan euskal kulturari bultzada handia emon jakon eta Euskal Herri osora zabaldu zan Durangaldeko Dantzari-dantza. Baina aurtengoan Leitzako Aurrera dantza taldekoakaz batera geure taldea be egon da dantzan, batak Ezpata-dantza eta besteak Dantzari-dantza egin dauelarik. Halan ba, Leitzako plazan Aurrera taldeko Joanes Lasarte, BeƱat Zabaleta, Joseba Sagastibeltza, Iker Urkiola, Oian Alduntzin, Andoni Zabaleta, Miel Olano eta Mikel Azpiroz dantzariak egoteaz gain, Andra Mariko Julen Sagarminaga, Unai Granado, Aitor Goikolea, Mikel Molina, Jon Sagarminaga, Garatz Unamunzaga, Jon Eguskiza eta Mikel Goitia be egon ziren, talde bakoitzak bere herrian gorde dan erara dantzatu ebalarik. Udaletxean aurrean, Alkatea eta zinegotzien artean, Kepa Artetxe Andra Mariko Dantza-maisua jarri zan. Saio Eder hau osatzeko Dantza talde biok dantzako parte batzuk moldatu behar izan doguz; azken baten gure asmoa Leitzako herriari gaur egun dantzatzen dan Ezpata-dantzaren jatorria erakustea izan da. Aurrera Dantza Taldekoan eta Andra Marikoon arteko harremana orain dala hamar urte hasi zan. Oraingoan Dantzari-dantza partekatu dogun legez, orduan Leitzako ingurutxoa plazaratu gendun talde biok. Eskerrak emon gura dautsoguz Aurrera Dantza Taldekoei eta Leitzako Udalari halango aukerea emoteagaitik. Eskerrik asko bihotz-bihotzez zuen artean hain ondo hartzeagaitik! Laster barriro ikustea espero dogu
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak