"Haurren auzoa"

2017-10-09
Alde Zaharreko guraso talde batek, “Haurren Auzoa” proiektua aurkeztu du Gasteizko Udalak iaztik antolatzen duen Vitoria-Gasteiz hobetuz programaren barruan. Proiektuak Alde Zaharreko gune batzuk egokitzea du helburu, beraien ustez auzoko bizilagunentzat ez dagoelako topaketa eta bizikidetzarako gunerik. Tonucciren filosofian oinarrituta, haurren autonomia sustatu nahi dute zenbait tailerren bidez, eta bertan, zer parke nahi duten erabaki behar dute, gero, beren inplikazio zuzenarekin, gauzatu ahal izateko, hasieratik amaieraraino. Adibide modura, Etxauri plaza, Etxanobe parkea edo Mar*n Tippia plaza dira aldatu nahi direnak. Urriaren 9tik 22ra bozkatu ahalko dira proiektuak. Informazio gehiagorako eta bozkatzeko www.vitoria-gasteiz.org/vghobetuz
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak