2017ko Otsail ostegunak : Manex Pagola, bizi bat kantuen sortzen

2018-08-11
« Azken dantza hau », « Jakin duka berria » , « Mendiko borda » « Urtxintxak oihanean » edo « Ardiak lerro-lerro » erran orduko, belaunaldi bat baino gehiagori xaramela eta hitzen segida heldu zaio burura. Aire xinpleak, berehala gogoan sartzen direnak eta hitzak gogoari bezainbat bihotzari mintzo direnak egitea xerkatu du kantugileak, berak erranik. 1960ko hamarkadan, halako basamortu kultural batean, jende bakar batzu hasten dira kantu berrien sortzen euskaraz, sekulako iraultza ekarriz mentalitateetan, fatalitatearen antidoto gisa. Manex Pagola horietarik da, eta belaunaldi oso batek beretuko ditu kantu horiek, agian batzuentzat jakin gabe ere nor den egilea… Arrakastaren ordaina nonbait ! Urteak jin, urteak joan, 100 bat altxorrez goiti onduak ditu jadaneko, eta oraino ari da bere xokoan, untsa egiten dakiguna ez baita holaxe uzten den langintza alabaina. Gaualdi hortan, Manex bere gitarra besapean gure artean dukegu. Kondatuko dauzkigu bere kantuak nola sortzen dituen, zertan inspiratzen den, eta kantu bakoitzaren gibeleko ixtorioa ere salatuko dauku artetik. Eta bixtan dena, kantatuko ditugu ! Kantatuko ditugu bere kantuak, eta berak euskal kantutegian maite dituen kantuak. Oroitzapen, emozio eta ikuspegi trukaketa gaualdi baten mentura goxoa. Are, hasi gaurdanik kantuen (arra)ikasten !
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak