HUHEZINEMA: Ikasle eta profesionalen topagune, hamargarrenez

2017-03-29
www.zinea.eus Martxoaren 29tik 31ra egingo dute HUHEZINEMA jaialdiaren 10. edizioa. Hezkuntza proiektu esperimental gisa abiatu zuten, eta hamar urte geroago, Euskal Herriko film laburren jaialdien zirkuituan urteroko zita garrantzitsu bilakatu da. Ikus-entzunezko ikasleen eta industrian diharduten profesionalen topagunea ere bada, eta ibilbidearen nondik norakoak zein aurtengo edizioaren xehetasunak ezagutzeko, Iban Del Campo Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Graduko irakasle eta HUHEZINEMA jaialdiko koordinatzailarekin, eta Idoia Dávila eta Garikoitz Rivera ikasleekin izan gara.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak