Intsumisioaren historia kontatzen duen filmak zine aretoetan ikusgai

2020-09-03
"2 urte, 4 hilabete eta egun bat" dokumentalak intsumisioaren borrokaren errelato bat egiten du, soldaduska eta militarismoaren aurkako mugimenduan parte hartzen zuten hainbat pertsonen eskutik. Horietako bat, Juan Kruz Lakasta, eta filmaren egilea, Lander Garro, Ahotsa.info-ri eskainitako elkarrizketak bildu ditugu erreportaje honetan. Intsumisioaren borroka jaso duen Bi urte, lau hilabete eta egun bat dokumentala zinema aretoetara heldu da. Gaur, Iruñeko Golem zineman izanen da estreinaldia, eta bihartik aurrera ikusgai izanen da. Ondoren, Euskal Herri beste txokoetan ere ikusgai izanen da. Soldaduskaren aurkako borroka intsumisoak Euskal Herria astindu zuen duela 30 urte. Milaka izan ziren Espainiako armadari ezezkoa eman zioten intsumisoak. 2 Urte, 4 Hilabete dokumentalak derrigorrezko soldaduskaren aurka borrokatu ziren sei lagunen istorioa kontatzen du. Lander Garro da zuzendaria, eta Izar Films eta Labrit Multimedia ekoiztetxeekin elkarlanean aritu da lanean.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak
hilabetea
27
urtea
1190