Abaltzisketa: Inauteriak 2022 Txantxoak

2022-03-25
https://dantzan.eus/bideoak/abaltzisketa-inauteriak-txantxoak-2022 Inauterietako igandean ohitura den moduan Abaltzisketan txantxoak etxez etxe dantzan ibili dira. Aurten, estreinakoz, emakume batek parte hartu du inauteri dantzetan. Makilak astinduz txantxo zortzikotea eskean ibili da soinujolea, otarduna eta atari garbitzailea lagun hartuta. Orendain, Gaintza eta Larraitz inguruetako etxe eta baserriak bisitatu dituzte eta Larraitzen amaitu dituzte lanak. Irudiak: Eire Vila. Txantxoak, Abaltzisketa, 2022-02-27.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak