Prekarietatea eta gazteak

2019-02-15
Gazteek bertatik bertara pairatzen dute prekarietatea. Bideo honetan lekukotasun bat bildu dugu, formakuntza kontratua zuen gazte batena. Egun berean, enpresa berean, 30 gazte kaleratu zituztela ekarri du gogora, eta horren aurrean antolatzea eta borrokatzea erabaki zutela. LAB sindikatuarengana jo zuten, eta akordioa lortu zuten enpresarekin. Hala, prekarietatearen aurrean, antolakuntza eta borroka da bidea, eta horixe aldarrikatuko du otsailaren 16an, 17:00etan, Ernai gazte erakundeak antolatutako manifestazioak. Bilbon izango da mobilizazioa, Iberdrola dorretik abiatuta.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak