Geltokiko garbitzailea (Elurretan)

2017-09-19
http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music 20 urte igaro ditu geltokiko garbitzaileak bidaiarien joan-etorriak zaintzen ikusi ditu haurrak hankak luzatu eta neskei begira amak bilobekin pasiran gazteak nagusitzen eta nagusiak zahartzen maitaleen bikote aldaketak dantzan balebiltzan edonora bidaiatzen duten jubilatuak eta edonondik datozen emigranteak Berak ere, garbitzaileak, 3 seme izan ditu 2 kotxe, maitale bat, 4 ezkontza, 3 heriotza gutxi gora behera 40 afari bere sozietatean beste horrenbeste erratz esku artean 20 urte hauetan ikusi du neska gazte bat beltzez jantzitako gizonaren begietan zerbait esan nahiean eta zuri, laztana, 20 urte 6 segundutan kabitzen zaizkizu lehenengoan begiradak bigarrenean musuak hirugarrenean maite nauzu laugarrenean proiektuak bostgarrenean eta seigarrenean ohe ondoan agur esaten didazu, besarkatuta egun haizetsu batean
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak