10.000 harpidedun euskara ikasten + zozketa

2019-03-14
Gizakiok hamar atzamar ditugunez, sistema hamartarra sortu dugu zenbatzeko. Eta Youtubek ematen dizkidan datuen arabera, kanala 10.000 harpidedun izatera heldu da. Eta zergatik ez? Bizitzan horrelako gauzak ospatu egin behar dira. 10.000 pertsona euskara ikasteko prest daude Euskara Satorra kanalaren laguntzarekin. Egia esan eta gure artean, flipatzen nabil oraindik. Kanal hau, badakizue oso xumea dela, baina astero astero euskara ikasteko bideoak ikusten zabiltzatela eskertu nahi dizuet. Musikak badu zerbait, hizkuntza unibertsala dela diote. Eta kanalean badira erabili ditugun abesti batzuk euskara ikasteko. Horien artean, Nogen taldearen Enarak abestia. Nogen taldeak azken diskaren kopia bat oparitu digu zuen artean banatzeko. Mila esker Nogen! Itzelak zarete. Bestetik, liburu bat ere zozketatzea pentsatu dut. Eta zein da liburu hori? Miguel sagüés subijanaren "Gramática elemental vasca: Cómo es la estructura del euskera y qué diferencias y similitudes tiene con el castellano" Zozketan parte hartu nahi baduzue, idatzi mezu bat bideoaren azpian. Mezuan adierazi ea diska edo liburuaren zozketan parte hartu nahi duzuen. Aste bete barru irabazleen izenak idatziko ditut mezuetan bertan. Zorte on! Eta Besterik ez, 10 mila esker hor egoteagatik eta komunitate txiki baina garrantzitsu honetako partaide izateagatik. Ondo izan eta agur!!!! https://euskarasatorra.blogspot.com euskarasatorra@gmail.com
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak