Amarako argazkien erakusketaren inaugurazioa

2022-04-28
Irutxulo.hitza.eus | Amarako Donosti Berri elkarteak 100 urte beteko ditu igandean, maiatzaren 1ean, eta mendeurrenaren bueltan, askotariko jarduerak antolatzen ari dira. Hain zuzen ere, elkartearen 100. urteurrenaren harira, Juantxo Egañak auzoko hainbat argazki zahar bildu ditu, eta erakusketa osatu du. Easo plazako tren geltokian dago ikusgai, eta ostegun eguerdian inauguratu dute, Donosti Berriko presidente Iñaki Goñi 'Nerbios'-en, Egañaren beraren eta Euskal Trenbide Sarearen ordezkari baten parte hartzearekin. Ekitaldia trikiti eta pandero doinuekin girotu dute.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak