Miren Azkarate

2022-01-10
Donostiako Ahotsak proiekturako egindako elkarrizketa, euskararen historia jasotzeko. Ikusi hiztun honen bideo guztiak hemen: https://ahotsak.eus/donostia/hizlariak/miren-azkarate-villar/ *** Donostian jaioa, hiru ahizpatan erdikoa (ama berarenak bi; aitaren aldetik ahizpa zaharrago bat du, Bergaran). Guraso biak Bergarakoak zituen, eta hango euskara hitz egiten zuten etxean. Arrasate kalean bizi ziren, eta Karmele Esnalen ikastolan ibili zen lau urtetik zortzi urte bitartean. Ondoren, San Bartolome moja-ikastetxean egin zituen ikasketak, gaztelaniaz. Filosofia eta Letrak ikasi zituen, Deustun, eta Filologia Erromanikoko adarra aukeratu zuen. Euskara klaseak ematen hasi zen, artean ikaslea zela. 1978an irakasle lanetan hasi zen, Euskal Filologian, Deustun; 1988an doktoretza tesia ere egin zuen. Ordutik EHUko irakaslea da, Euskal Filologian. Aditua da lexikologian eta morfologian. Hainbat ardura kargu izan zituen EHUko administrazioan, Euskarako errektoreorde besteak beste (euskara-plana diseinatzen ere jardun zuen). Euskaltzain osoa da 1992. urtetik: lehen emakumezkoa euskaltzain oso izaten, eta hainbat lan egin ditu Euskaltzaindian. Euskal Telebistan 'Balinda' saioa aurkeztu zuen, eta EiTBko hizkuntza-aholkulari ere izan zen aldi batez. 2001etik 2009ra Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua izan zen; baita Jaurlaritzako bozeramailea ere, 2005etik 2009ra.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak
hilabetea
162
urtea
2050