Who Am I (Gorka Urbizu) Lou Reed cover

2018-05-11
http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music "Lou Reed, mila esker" diskan jasotako abestia. Txuma Murugarrenek euskarara itzulia eta Gorka Urbizuk (Berri Txarrak) abestua. Hitzak: Batzutan nor naizen ez dakit munduak ihes egiten dit Gizon gazte bat zahartuz doana jakin nahi nuke zer dakarren geroak Ispilu aurrean aurpegiak baditu hainbat zimur agerian maite zintudala erakusten dute eta pasioak arrazoia bitan duela hausten Gelditu behar dut eta hausnartu hau oroimenak iluntzen al nau? gogoan dugu gerta ziteken hori eta gero aurregin errealitateari Batzutan galdetzen dut nor naizen ni zerulurrak nork zituen egin nork ekaitzak nork maitasun eza ez dakit zenbat bizitz har dezakedan (Who am I?) Badakit maite dudala amestea Ez diren mundu horiek sortzea Gorroto arnas egin beharrari Nahi dut libre izan eta gorputz hau betiko utzi Hegan egin ume mistiko bat bezela Nahi diot aingeru bati muin eman, muin eman kopetan Nahi dut asmatu bizitzaren zentzua norbaiti lepoa moztuz edo erausiz bihotza Nahi zenuke taupaka ikusi begiak oraindik ez itsi Eta hilik nagoela jakinda ere izterretatik nahiko nauzu eutsi Txarra bada pentsatzea hontan gorde iragan ximela eskuetan Zergatik eman ziguten oroimena? Zergatik libre bizi? Gal dezagun burua Batzutan nor naizen ez dakit munduak ihes egiten dit Gizon gazte bat zahartuz doana jakin nahi nuke zer dakarren geroak Jakin nahi Jakin nahi Jakin nahi nuke nork hasi zuen hau Jainkoak maiteminez musu bat emanez gero traizionatu zuen norbaiti eta maitasuna zigun erauzi (Who am I?) Gero traizionatu zuen norbaiti eta maitasuna zigun erauzi
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak