"Gabiriako bertsolaritza eta bertsolaritza Gabirian" ikerketa proiektua aurkeztu da

2021-10-05
2021-10-01, Ordizia (Gipuzkoa). "Gabiriako bertsolaritza eta bertsolaritza Gabirian" ikerketa proiektuak eskuratu du Kilometroak Kultur Elkarteak eta Mintzola Ahozko Lantegiak esleitutako bigarren ikerketa beka, eta proiektua aurkezteko ekitaldia egin da Ordiziako Barrena Jauregian. Deialdiak Goierriko Andramendi, Jakintza eta San Benito ikastolen eta Gerriko Kultur Elkartearen babesa izan du. Eresti Oiarbidek eta Maialen Akizuk sinatu dute proiektua, baina taldean egingo dute beste zenbait kiderekin batera. Egileen iritziz, "Gabirian bertsoarekiko afizioak izan duen lekua belaunaldiz belaunaldi transmititu da, beste oso leku gutxitan bezala", eta horregatik, "Gabirian bertsoak izan duen eta duen leku kurioso bezain adierazkorra" aztertu nahi dute egileek. Informazioa: www.mintzola.eus | www.kilometroak.eus [EU] Mintzola Ahozko Lantegiaren muina da bertsolaritzaren ikertegia. Hala, ikerketak bultzatzeko, aholkularitza zerbitzua eskaintzen zaie ikertzaileei eta baita ikerketa kontratuak eta proiektu sariak esleitu ere. Era berean, ikerketa horien zabalkunderako plazak ahalbidetzen ditu Mintzolak. Jardun horretan, hainbat erakunderekin aritzen da elkarlanean. [ES] La investigación del bertsolarismo es el núcleo principal de Mintzola. De ese modo, por una parte, ofrece un servicio de asesoramiento a los investigadores, y por otra, adjudica contratos de investigación y becas para proyectos. Asimismo, Mintzola ofrece espacios y medios para la divulgación de dichas investigaciones. En esa labor colabora con diversas instituciones. [FR] Le centre de recherches sur le bertsolarisme est le centre névralgique de Mintzola. Ainsi, d'une part, il propose un service d'assistance aux chercheurs et, de l'autre, il attribue des contrats de recherche et de bourses à projets. Mintzola propose également des espaces et des moyens de divulgation de ces recherches. Dans cette mission, le centre collabore avec différentes institutions. [EN] The bertsolaritza research centre is the core of Mintzola. On the one hand, it offers an advice service for researchers and, on the other, it awards research contracts and grants for projects. Mintzola also offers spaces and resources for sharing the results of this research. For this task it collaborates with different institutions.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak