"What is bertsolaritza?": Etxepare, Mintzola eta sustatzaileen adierazpenak

2018-12-05
2018-12-04, Donostia. Tabakaleran aurkeztu dugu "What is bertsolaritza?" ikus-entzunezkoa. Proiektua 20 minutuko ekoizpenak eta gai unibertsalen inguruko bertso bilduma batek osatzen dute. Etxepare Euskal Institutuak eta Mintzola Ahozko Lantegiak ekoitzi dute, Laboral Kutxaren babesarekin. Aurkezpen ekitaldian izan dira Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria, Irene Larraza; Mintzola Ahozko Lantegiko patronatu kidea den Andoni Egaña; Marije Etxaniz, Laboral Kutxako komunikazio zuzendaria; Eneritz Urkola, ikus-entzunezkoaren zuzendaria; eta Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua. Informazio gehiago, www.etxepare.eus eta www.mintzola.eus guneetan. [EU] Mintzolak, Kulturartea atalaren bidez, bertsolaritza mundu mailan ezagutarazi eta Euskal Herrian munduko beste kantu inprobisatuen berri ematea du helburu, kantu inprobisatuen arteko elkartrukea sustatu eta euskara munduko plazara ateraz. [ES] El objetivo de Mintzola es, a través de Kulturartea, difundir el bertsolarismo a nivel mundial y fomentar el intercambio entre los distintos cantos improvisados. [FR] L'objectif de Mintzola est, à travers Kulturartea, de diffuser le bertsolarisme dans le monde et de encourager les échanges entre les différents chants improvisés. [EN] Through Kulturartea, the objective of Mintzola is to raise awareness about bertsolaritza internationally and to encourage an exchange between the different forms of improvised verse singing.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak