Andoain: Santa Krutz 2021 Ezpata-dantza

2021-05-04
Bideoa osorik: https://dantzan.eus/bideoak/andoain-santa-krutz-2021-ezpata-dantza Festa egun handia izan ohi da maiatzaren 3a, Santa Krutz Andoainen, eta ezpata-dantza izaten du protagonista. Aurten pandemiaren ondorioz, Urki dantza taldeak ezin izan du ezpata-dantza bere ohiko toki eta unean dantzatu, baina ezpata-dantzaren ohiturari eusteko bideoz zabaldu nahi izan dute aurtengo ezpata-dantza. Andoaingo Santakrutzeko Ezpata-dantzarien taldea honako hauek osatu dute honako honetan: Dantzariak: Asier Garmendia, Ainhoa Mujika, Andoni Alonso, Maider Callejon, Eñaut Egaña, June Miner, Mattin Yusta, Sonia Antolinez, Irati Beloki, Nahia Sarasola, Ane Fernandez, Leire Iturralde, Maialen Lopez de Munain, Beñat Gaston, Iraitz Guisado; Txistularia: Joxema Setien; Atabala: Juanto Olazaguirre; Irudiak eta edizioa: Mikel Arberas Audikana eta Alba Cabrera Jauregi. Unanibiako zubian grabatutako ezpata-dantzaren irudiak ikus daitezke honako bideoan. Andoaingo Santakrutzeko Ezpata-dantzariak, Santa Krutz ezpata-dantza, Andoain, 2021-05-03.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak
urtea
2660