Lezo-Jaizkibel mendi lasterketaren VI.mendi lasterketa izango da otsailaren 24an

2019-02-15
Lezo-Jaizkibel mendi lasterketaren Seigarren edizioa izango da otsailaren 24an. Lasterketa goizeko 10:00tan hasiko da Lezoko Santo Kristo Plazan eta amaituko da. 14 kilometro, 1200 metroko desnibel metatua eta 200 metroko ibilbidea izango dute parte hartzaileek. Antolatzaileak oso gustura daude jendearen inskripzioekin, gorazkoa dela azpimarratu dute. Aurtengo edizioan lasterketaz gain TOR filma emango dute otsailaren 22an arratsaldeko 19:00tan Lezoko Gezala Auditorioan. Eta aurten lau neska futbolista omenduko dituzte (Edurne Osa, Lierni Oyaga, Anne Mugarza eta Ainara Herrero). Bestalde, aurtengo lasterketa aurreko urtekoarekin konparatuta azkarragoa espero dute. Aurtego edizioan ere euro solidarioa egingo dute eta jasotako dirua Surfrider Fundazioarentzat izango da. Baina dirua emateaz gain kontzientzia piztu nahi dute, horretarako saiatuko dira ahalik eta plastiko gutxien kontsumitzen.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak