Henry Millerri eskutitza (Xabier Lete)

2020-12-04
Karaoke hau ahotsik gabe: https://youtu.be/pQdk1c-U9gk Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873 http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Sexoa gora, sexoa behera sentitzen detan pereza garai batean izan genuen zorionaren promesa plazera ez da beti haundia postura aldrebesa gora begira jartzen denean zeru-lurren jueza. Desio dugu desio bera desio dugu ez ohia? zoramenak jotzen duen arte modu baldarrean goia misterioa desegiten da askatzean botoia pasioaren hilobia da eguneroko ohia Maite duenak edertasuna. maite duenak lilura. hurbiletik begira dezala. Platonen liburu hura. oturuntza ez da asetzeko. norberaren ardura amaitzen ez den miresmena da ametsaren aingura Zahartzaroan sentitzen du batek nereaz konturatuta zeinen laburra izan den uda ia neguan sartuta xurgaketan ibili beharra burua makurtuta arrek ez dugu asko irauten bandera altxatuta. Petrarcak Laura, Dantek Beatriz, eta Pellok Madalena maitasunean egin behar da bestearekin ahal dena batek poemak, besteak gerra ahitu arte kemena kupirik gabe fornikatzea horixe da onena Egon badago, oraindik, “Henry Millerri eskutitza” (1999) bezalako kanturik; gai arina jorratzen du —“ez noblea”, esango genuke modu aristotelikoan—, umoretsua da, eta formalki bertsolaritzaren patroiari obeditzen dio argi eta garbi. Halako abesti bat, neurri handi batean, “Gizon arruntaren koplak” (1976) edo “Teologia, ideologia” (1978) bezalako abesti baten lerroan kokatu behar litzateke. Sortzailearen asmo epatatzaileak, hitzei darien umoreak, irudietan dagoen esajerazioak eta kutsu bufoi orokorrak egunerokotasunari loturiko bertsoen taxukera gogorarazten dute65. Musikak ere, alai eta bizi, eta esateko erak, umore eta epatatze asmoa markatuz, bertsolaritzaren inpronta ikusarazten dute “Henry Millerri eskutitza”-n. “Henry Millerri eskutitza” satira gisa irakur daiteke, baina hemengo erotismoa “serioa” da.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak