11. GEU BE BAGARA ITSASOA - Itsasoko emakumeen elkarteak

2022-11-08
Itsasoko zereginak ondo bereiztuta egon dira: gizonezkoak joan izan dira arrantzan, eta andrazkoek lehorrean egin izan dute lan. Emakumezkoen egitekoak ez dira hain ikusgarriak izan, eta bigarren mailakotzat jo diren horiek azalduko dira bideo sorta honetan. Gaur egun sareginen, neskatilen eta enpakadoreen elkarteak daude Euskal Herrian, eta Espainiako beste leku batzuetakoekin lotura daukate. Hala lortu dituzte gutxieneko eskubide batzuk: gaixotasun profesionalak aitortzea, koefiziente murriztailea lortzea arinago erretiratu ahal izateko... Gaur egun euren lanbidea erakusten dute transmisioa bermatzeko.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak