Zer da 32? (Maddalen Arzallus)

2022-11-01
Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873 90 beltzean, ia-ia ilbeltzean, etxera uda ekarri nuen mundura sortzean. Katuka zutik jartzean lehen urtebetetzean Parotek ere urte bat bete zuen espetxean. Joan nintzen ikastolara lehenik ta behin Hendaiara, bertan ze pozik jolasten nintzen esaten zaila da, ta amaitu zenean jada nere haurtzaro bolada Ionek kartzelan kunplitu zuen lehen hamarkada. Ikastola bat txiki da joan naiz handitik handira Gasteizko letren fakultatean emanez segida, alde egin dut urrutira San Petersburgo hirira, ta Ion kartzelan sartu zutela hogei urte dira. Zer da 32, bizitza bat, bizitza bi azkenerako krisketa kendu zaio ateari, Nahiz ta dena ez den argi, ta zalantzaz naizen ari, ea etxea senti dezaken ilunpeko kabi. http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak