ETBn euskaraz. Bai horixe!

2021-09-29
EiTB euskara normalizatzeko sortu zela gogoratu eta adierazpenetan euskaraz aritzeko deia egin die UEMAk udal ordezkariei eta herritarrei. Udalerri euskaldunetako errealitate sozialinguistikoa errespetatzeko eta zaintzeko eskaera berretsi dio UEMAk EiTBri. Gaia zabaltzeko, honako bideoa ere prestatu du, ETBn euskara hutsean arituz eredugarriak izan diren zenbait alkaterekin. Lierni Altuna, Joxe Manuel Zubillaga, Haritz Alberdi eta Amaia Zabalaren adierazpenak biltzen ditu bideoak, Aramaio, Araitz, Getaria eta Gizaburuagako alkateenak, hurrenez hurren.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak