Nafarroa arragoa (Xabier Lete) ahotsbakoa

2020-06-12
Karaoke hau ahotsarekin: https://youtu.be/pNB5C8G8XC8 http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Nafarroa, arragoa, argiaren pausaleku haizearen ibil-toki zabal, hesirik gabea. Nafarroa, arragoa, sua eta ura, kondaira urratu baten oihartzun oihukatua. Amets bat baino gehiago, ez oparotasun osoa: nahiaren eta ezinaren burrukatoki ekaitzez betea. Nafarroa, arragoa mahats eta gari maitasun eta gorroto gezur eta egia gurea. Nafarroa, arragoa lur beroen sabel emankorra eta goiko mendi hotzen mendetako loa. Nafarroa, zuhur eta eroa, lurrik maitatuena, hormarik gabe utzitako etxea: erreka gardenen negarrez ibai lodietara ixurtzen ari den odol bustikoarraren iturri bizia. Nafarroa, arragoa eta oinarri, eta oinaze eta bidean zure bila ibiltzea ... Pinudiek usaintzen dituzten harri txigorrezko bidetan gora o, Nafarroa, Nafarroa betikoa.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak