Zurea da (Mikel Urdangarin)

2017-05-03
http://www.txantxangorria.eus/ Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Nik dudana zurea da, hartzazu nik dudana soberan da, eroaizu nik dudana jasoa da, emaizu. Etxe zaharra zurea da, pasatu mahaian dena soberan da, geratu gau isila jasoa da, sendatu. . Oinutsik, porlanaren gainean eta oinutsik, hego-haizeak bularrean laztan dagi, den-dena bere lekuan da/go. Oinutsik, azalean harritxoak iltzatu zaizkit, ez dut teilatu zabalaren beharrik, den-dena bere le/kuan dago... irriz kanta(t)uko dizut, berriz kanta(t)uko dizut, beti kanta(t)uko dizut. Bakarrik, izarren pean oinez eta bakarrik, ez izu, ez ikara, ez amets txarrik, ta behelainoa aingeru guardako. Bakarrik, zuhaitzek hartu naute beso zabalik, ez zor, ez erru, ez pena, ez zigor luzerik, den-dena bere lekuan eta, banoa, banoa aspaldiko basamortu ezezagun horretarantz
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak