#PrestGaude Nafarroatik, urtarrilaren 13an Bilbora, Orain Presoak!

2017-12-29
Urtarrilaren 13an euskal presoen eskubideen alde Bilboko mobilizazioarekin bat eginez Nafarroako Kultura, Politika, Kirola eta eragile sozialak ordezkaritza zabal batek sinatutako manifestua aurkeztu dute: PREST GAUDE! Aurreko abenduaren 9an, Parisen, euskal presoek bizi dituzten eskubide urraketen amaiera emateko indar eta borondate handia erakutsi genuen. Orain Presoak lelopean iparraldetik iritsi zaigu konponbidean zein bakean aurrera egiteko gizarte zibilak duen garrantziaren eredua. Bake Artisauen izenarekin, pasa den apirilean armagabetzea gauzatzea lortu zen; are gehiago estatu frantziar zein espainiarraren borondate ezaren aurrean, gizarte zibila izan da Frantziako arduradun politiko eta judizialekin biltzea lortu duena. Gainera, elkarrizketaren bitartez, espetxe politikari konponbide bat emateko emaitza positibo eta garrantzitsuak lortzen ari dira. Manifestu hau gaur hemen aurkezten dugunoi, txalogarria iruditzen zaizkigu urrats horiek, eta eredu hori jarraituz, gatazka honen sufrimendu eta eskubide urraketekin amaitzeko gizarte zibila aktibo izatea beharrezkoa dela sinisten dugu. Gizarte zibil aktibo bat lorgarria dela uste dugu, gainera. Norberaren indar eta borondatearekin lortuko dugu hori. Jendarte honek elkarrekin aurrera egin nahi duelako, horrenbeste sufrimendu eragiten duten ezohiko neurriekin amaitzeko prest dagoelako, eta azken batean, konponbidearen eta bakearen bidean pausuak emateko prest dagoen gizartea garelako. Egia da, estatu espainiarrak ez duela konponbide prozesua martxan jartzeko inongo borondaterik erakutsi, baina hemen, nafar gizartean, euskal presoek pairatzen dituzten eskubide urraketen kontra agertu da Nafarroako jendartea. Maila instituzionalean zein sindikalean esaterako. Halere, oraindik bide luzea geratzen zaigu, eta bide hori elkarrekin egin nahi dugu. Ez dugu atzera pausurik emanen. Prest gaude! Dispertsioarekin berehalakoan amaitu behar da, larriki gaixo dauden presoak haien etxeetan egon behar dira, salbuespen legedia amaitu behar da. Bide honetan, datorren urtarrilaren 13an zuekin guztiokin, Bilboko kaleak bete nahi ditugu.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak