Erasotzailerik gabeko udalerria, Getxo

2017-11-26
Gaur egun haurrei dagokienez, lau neskatik batek eta zazpi mutiletik batek jasan dute sexu indarkeria 13 urte bete baino lehen. % 90etan etxeko edo gertuko bat izan da erasotzailea. Horregatik gaude hemen Getxoko eta inguruko hainbat herritar, askotarikoak, harriduratik amorrura, ezinegonera igaro eta babesgabeen alde jarri eta borrokatzea erabaki dugunak, horrelako erasoak gure kale eta etxetatik desagerrazteko konpromiso irmoa hartuta. Protokolo, lege, auzitegiek irtenbide duin eta bidezkoak bermatzetik urrun daudela ikusi dugu, eta nori sinesten diogun adieraztera irten gara kalera. Legeen irakurketa eta erabilpen maltxurren bidez justizia hiltzen delako munduan egunero. Guk ozen esan nahi dugu gaur hemen erasotzaileek ez dutela lekurik gure artean, gure herrian. Gure haurrak aske eta zoriontsu nahi ditugu, hemen eta edonon. Queremos expresar la indignación que nos produce la impunidad con que se mueven estos agresores sexuales por parte de todo un sistema que se erige como garante y protector de nuestros niños y niñas pero que, sin embargo, permite de manera cómplice que la violencia machista contra la infancia quede impune y se perpetúe. Venimos a declarar nuestro pueblo como espacio libre de agresiones infantiles y de cualquier tipo de agresión machista. Txikitxu, guk sinesten dizugu! Erasorik ez, erantzunik gabe! Gora Borroka Feminista!
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak