Sutea Jai Alain

2022-03-22
Irutxulo.hitza.eus | Sute bat piztu da Jai Alai inguruan, Egiako galtzadaren 56. zenbakian, 07:50ak aldera. Suhiltzaileak bertaratu dira, eta sua itzali egin dute dagoeneko. Martin Ibabe Segurtasuneko zinegotzia ere hara joan da, eta azaldu duenez, “sua nahiko handia” zen, eraikina egurrezkoa baita. Eraikina okupatuta egon ohi zela adierazi du Ibabek. Era berean, azaldu du “pertsona batek” eragin duela sua, eta, hain zuzen ere, Ertzaintzak pertsona hori atxilotu egin duela.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak