Zientzialari 56 - Izaskun Elezgarai: "Endokannabinoideak jomuga interesgarria dira terapeutikoki"

2016-09-21
Endokannabinoide sistemaren eta kannabisaren artean dagoen loturaz hitz egin du Izaskun Elezgarai Natur Zientzietako Ikertzaileak Ziantzialariren atal berri honetan. Endokannabinoide sistema zer den eta gure gorputzean dituen funtzio fisiologikoak azaldu ditu. Bere esanetan, endokannabinoideetan oinarritutako tratamenduak oso erabilgarriak izan daitezke hainbat gaitz osatzeko eta ikerketek aurrera egin ahala, gai honen inguruan dagoen estigmatizazioa aldatzen joango da. 'Zientzialari' izeneko atal honen bitartez zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditugu euskal ikertzaileen laguntzarekin. Zientziari buruzko informazio gehiago topa dezakezu euskaraz zientziakaiera.eus/ orrialdean.