Erronka bota eta lau egunera, Zakilixut gehiago

2021-02-04
www.berria.eus | Joseba Larratxe Josevisky marrazkilariak erronka bota eta lau egunera, oraindik ere Zakilixuten marrazkiak egin eta egin dabil jende anitz. Antton Olariagaren Zakilixut pertsonaiaren irudia hartu eta norberak bere estiloan marraztera animatu ditu inguruko marrazkilariak. Larratxek ez zuen espero halako erantzunik: «Euskal komikiari gorazarre egiteko saioa Antton Olariagaren aldeko omenaldi bat bihurtu da azkenean». Antton Olariaga Zakilixuten egileak ere ezustean hartu zuen: «Poza ematen dizu pertsonaia bat beste belaunaldi batean ezagutzen dutela ikusteak». Harpidetu BERRIAren kanalera: http://www.youtube.com/subscription_center?add_user=berriatb Izan zaitez BERRIAlaguna: https://www.berria.eus/berrialaguna/berrialaguna
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak