Goierriko ahozko ondarea ikerketzeko beka aurkeztu dugu

2021-04-29
2021-04-29, Amasa-Villabona (Gipuzkoa). Kilometroak Kultur Elkarteak eta Mintzola Ahozko Lantegiak, Beasaingo Andramendi, Ordiziako Jakintza eta Lazkaoko San Benito ikastolen eta Lazkaoko Gerriko Kultur Elkartearen babesarekin, Goierri eskualdeko (Gipuzkoa) ahozko ondarea ikertzeko ikerketa beka aurkeztu dugu. Hala, jarraipena emango diogu iaz Pello Mari Otaño bekarekin abiatutako bideari. Lagun hauek hartu dute parte ikus-entzunezkoak (agertzen diren ordenean): Beñat Gaztelumendi (Mintzola), Nekane Artola (Kilometroak), Josune Aranburu (San Benito ikastola, hiru ikastolen izenean) eta Joxepa Madariaga (Gerriko Kultur Elkartea). Goierri eskualdeko ahozko ondarea ikertzeko 3.000 euroko dirulaguntza da eskaintzen dena. Ekainaren 30era arte aurkeztu ahal izango dira ikergai proposamenak. Informazioa: www.mintzola.eus | www.kilometroak.eus [EU] Mintzola Ahozko Lantegiaren muina da bertsolaritzaren ikertegia. Hala, ikerketak bultzatzeko, aholkularitza zerbitzua eskaintzen zaie ikertzaileei eta baita ikerketa kontratuak eta proiektu sariak esleitu ere. Era berean, ikerketa horien zabalkunderako plazak ahalbidetzen ditu Mintzolak. Jardun horretan, hainbat erakunderekin aritzen da elkarlanean. [ES] La investigación del bertsolarismo es el núcleo principal de Mintzola. De ese modo, por una parte, ofrece un servicio de asesoramiento a los investigadores, y por otra, adjudica contratos de investigación y becas para proyectos. Asimismo, Mintzola ofrece espacios y medios para la divulgación de dichas investigaciones. En esa labor colabora con diversas instituciones. [FR] Le centre de recherches sur le bertsolarisme est le centre névralgique de Mintzola. Ainsi, d'une part, il propose un service d'assistance aux chercheurs et, de l'autre, il attribue des contrats de recherche et de bourses à projets. Mintzola propose également des espaces et des moyens de divulgation de ces recherches. Dans cette mission, le centre collabore avec différentes institutions. [EN] The bertsolaritza research centre is the core of Mintzola. On the one hand, it offers an advice service for researchers and, on the other, it awards research contracts and grants for projects. Mintzola also offers spaces and resources for sharing the results of this research. For this task it collaborates with different institutions.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak
hilabetea
86
urtea
2846