Lan heriotzek sortutako odolustea irudikatu dugu kale eta iturrietan

2018-04-27
Apirilaren 28a da bihar, Lan Osasuna eta Segurtasunaren Nazioarteko Eguna. Bada, egun horren bezperan, LAB kalera irten da lan istripuak eta lan gaixotasunak salatzeko. Hain zuzen ere, lan instripuek eragindako osasun galera eta heriotzak salatzearekin batera, arreta jarri dugu aurten lan gaixotasunetan, ikusezinak eta ahaztuak izaten jarraitzen baitute. Hala, Mobilizazioak egin ditugu hainbat lekutan: Bilbon, Donostian, Gasteizen, Iruñean, Arrasaten, Urretxu, Hernani, Beasain, Vianan... iturriak gorriz tindatu ditugu zenbait lekutan, eta Lan Ikuskaritzaren eta patronalaren aurrean protestak egin ditugu.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak