Ipar eta Hegoaldearen arteko mugak itxieraren eta militarizazioaren aurkako mobilizazioa Lizuniagan

2021-01-31
(Arranbelaren bideoa) 120 lagun inguru elkartu dira Lizuniagako mugan itxi izana eta indar armatuen presentzia salatzeko. Bertan inguruko udaletako ordezkariak izan dira ere. Zonaldeko hainbat herritarrei egindako deialdia jarraituz, 120 lagun inguru bildu dira gaur Lizuniagako mugan. Frantziako Gobernuak hau eta beste muga-pasabide batzuk itxi eta militarizatu zituen pasa den urtarrilaren 14an «terrorismoaren aurkako borroka indartzeko». Horrek bertako herritarrei suposatzen dizkien arazoak mahi gainean jartzeko eta "herri bat" zatitzen dutela salatzeko elkartu dira hamarka lagun. Baztango eta Berako udalek muga pasabideak hestea publikoki salatzea proposatu dute Pirinio Atlantikoetako prefetak ilbeltzaren 14an Nafarroa Garaiaren eta Nafarroa Beherearen eta Lapurdiren arteko bederatzi muga-pasabide hetsi zituen «terrorismoaren aurkako borroka indartzeko». Horren ondorioz, egun batetik bertzera «egunerokoa mugaz gaindi egiten duten herritarrek beren harat-honata gogorki baldintzaturik» ikusi dutela salatu dute Baztango eta Berako udalek, «bai lan-arloan, bizitza sozialean, zerbitzuen eskurapenean eta abar». Gaineratu dutenez, «aitzinetik ere horrelakoak bizi izan ditugu, iazko lehenengo konfinamendu-aldian edo Miarritzeko G7aren biltzarra zela eta». Bi udalen ustez, «estatuen gainetik eguneroko bizitza egiteko lurralde eremu historikoa hedatzen da mugaren bi aldeetarat, herritarrek ohiko bizimoduarekin eraiki dutena elkarbanatzen duten kulturaren bidez, espazio sozial bizia sortuz, Madriletik eta Parisetik urrun». Horregatik, bizitza baldintzatu eta gelditzeko Frantziako eta Espainiako estatuek duten ahalmena «salagarria» iruditzen zaie. Gehiago ere bada: «horretan gehiegikeriaz eta bidegabeki» ibiltzea ere ez dute egoki ikusten: «horrelako erabakiak kinka larrian uzten dituzte Europan asmatutako euro eskualdeak. Gure kasuan Akitania, Euskal Autonomi Elkartea eta Nafarroa. Paperean elkargunea baina errealitatean inolako eraginkortasunik gabe, horrelako erabakiak ekiditeko». Hori guztia kontuan hartuz, Baztango eta Berako udalak «muga pasabideak hestea publikoki salatzea eta eskualdeak horrelako erabaki kaltegarriak saihesteko indarra egitea» proposatu dute. Horrekin batera, «Pirinio Atlantikoetako prefetari hetsitako mugako pasabideak lehenbailehen irekitzeko» eskatu diote.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak
hilabetea
48
urtea
1213