Dena ondo zihoan, argia piztu den arte (Maialen Lujanbio)

2017-11-02
http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Trago bat eta beste trago bat, gure kaletan barrena (e)ta piztea da alkoholak eta sexu grinak dakarrena. Zure etxera nire etxera betiko gauzak aurrena, zure logelan sartu gara-eta hara hemen ondorena. Argia zegoen itzalita (e)ta bertan biluztu naiz dena, (e)ta bat-batean piztu egin da argi txiki xumeena nire gerrira begira zaude, ez naiz uste zenuena. Estali arte izan dugunak nahiko irri nahiko broma, ahorik aho pasa dugunak Gin-tonic barruko horma. Bular parea zut neukan eta zuk eman didazu forma, galtza estuak ne(ra)bilzkin arren ez takoi eta ez gona. Hau eta hura naiz, hartzen ari naiz zenbait botika hormona, gizona eta andrea nauzu, ez andrea ez gizona. Nire inon ez egon nahia ote da zure ezinegona. Gizarte honen estereotipo (e)ta gizarte honen usteen tranpan zu ari zara erortzen, eta hori ez dizut uzten. Zuk badakizu nola zizelka eta marraztu gaituzten, ze inporta du gaur ari bainaiz zure aurrean biluzten, eta neroni ni neu naizena hori bakarrik gorpuzten. Nire gerripe(ko) zintzilikako desira ari da puzten, itzali ezazu argia eta utzi azalari ikusten.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak