NAIZ Irratiak Eneko Maiozi, Orexako alkateari, UFFF-aren murrizketen inguruan egindako elkarrizketa

2020-05-19
Eneko Maioz, Orexako alkatea, Aldundiak udalen finantzaketan murrizketak egitearen aldebakarreko erabakiaren inguruan gaur goizean NAIZ Irratian elkarrizketatua izan da. Maiozek adierazi du "Aldundiak udalekin urteetan zuen harremana puskatu du". "Ezin dugu ahaztu Aldundiak gure tutela finantzieroa eramaten dutela, baina hori baino paper garrantzitsuago bat jokatzen du Aldundiak, urteetan zehar udalen laguntzailea izan da hauen finantziazioa bermatuta izateko eta orain, Aldundiak bere interesei begiratu die", gehitu du Orexako alkateak.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak