Selektibitatea baldintza duinetan egiteko neurriak eskatu ditu Hezkuntza Komunitateak

2020-06-12
Hezkuntza Komunitatea osatzen duten eragile desberdinek aurtengo selektibitatearen harira martxan jarriko duten dinamikaren berri eman dute gaur goizean Iruñean, Nafarroako Hezkuntza Departamenduaren aurrean. Gora Ikasleon Borroka, LAB, Steilas, FeSP UGT, Sortzen, Ikastolen Elkartea eta Euskal Eskola Publikoaren Aldeko Plataforma eragile eta sindikatuek adostu duten komunikatuaren berri eman dute. Agintari politikoei "ezjakintasuna, noraeza eta, batez ere, gardentasun falta" leporatu diete, eta hezkuntza komunitatearekin kontatu ez izana ere egotzi diete. Espainiako Gobernuak zehaztutako aginduei jarraiki, hainbat neurri hartu dituzte Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak egunotan, horien artean, laster burutuko den selektibitatearekin aurrera jarraitzea. Unibertsitatera sartzeko frogaren inguruan hausnartzera sartu gabe, dinamika hau martxan jarri duten hezkuntza eragileek, hezkuntzari lotutako erabakietan duten garrantzia aldarrikatu nahi izan dute. Eta bide batez, salatu dute bi gobernuek euren iritziak entzuteko izan duten jarrera falta. "Selektibitatea burutzea onartzen dugu, baina ez, bertan parte hartuko duten langile eta ikasleon lepora baldin bada. Dinamika honekin, Hezkuntza komunitateak merezi duen ahotsa aldarrikatu nahi dugu. Gu garelako hezkuntza sistema eusten dugun oinarriak eta ez dugulako onartuko gure etorkizunaren inguruan erabakiak hartu ditzaten guri galdetu ere egin gabe; are gutxiago, gure osasuna dagoenean kolokan", adierazi dute.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak