Enkarguz

2019-04-11
2019ko martxoaren 31n "Enkarguz, sormenaren ibaian" ikuskizuna eskaini zen Oihaneder Euskararen Etxean, Korrika Kulturalarekin elkarlanean. Elkarrekin hamaika abesti sortu dituzten Xabier Zabalak eta Andoni EgaƱak sormenaren esperientzia hurbildu zioten publikoari. Musikariari eta bertsolariari Alberto De Abajo gehitu zitzaien, ikuskizunaren alde bisuala zaintzeko. Kasu honetan, enkargua zehatza zen: GEU, ALEA eta Oihanederren Korrikako kilometroaren inguruko kanta sortzea, "Milazangok euskarari bultzada emango" lemapean. Horrela dio kantak: "Milazangok euskarari bultzada emango eskuz esku, zangoz zango KORRIKA arinago Hegaztientzat ura guretzat aire Salburuan euskara dugula kide nirea zure eta zurea nire kilometro beteko gozamen bide Milazangok euskarari bultzada emango eskuz esku, zangoz zango KORRIKA arinago Nola txori kantuak hala ahoskerak gure emozioak, oinatz, plazerak bakoitzak egin bitza bere aukerak bidezidorrak asko, irribarre bat" Kilometroaren inguruko informazioa: https://oihaneder.eus/es/noticias/milazangok-euskarari-bultzada-emango/
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak