RUPER ORDORIKA - HAUTSI DA ANPHORA - Fas Fatum

2022-02-25
RUPER ORDORIKA - HAUTSI DA ANPHORA - Fas Fatum ---------------------------------------------------------------------------------------- Josu Zabala: Soinua Angel Celada: Bateria Jose Dubourg: Baxua Xabier Egidazu: Bibolina Bixente Martinez: Gitarra elektrikoa, akustikoa eta mandolina Xabier Olloqui “Oki”: PIanoa eta teklatuak Ruper Ordorika: Gitarra akustikoa eta ahotsa Musika: Ruper Ordorika Letrak: Bernardo Atxaga CDaren berrargitalpena (Elkar 2022) eta Loraldia Festibalak ekoizturik, Korrika Kulturaren barruan antolatu den bira. 1980. urtean, orain dela lau hamarkada luze, mugarria jarri zuen musika-lan bat plazara irten zen: “Hautsi da Anphora” (Xoxoa 1980). Ruper Ordorikak Bernardo Atxagaren lehen liburuak zituen abiapuntu. Iraganarekin hautsi eta sormen-jarrera garaikidea eskaini nahi zuen Atxagak “Etiopia” izkribu hura sortu zuenean. Jarraian, hainbat poema kanta bihurtu zituen Ordorikak, musika-ibilbidearen hasierari ekinez. Berritzaileak izan ziren poemak eta kantak. Orain, 40 urte bete direnean, CDaren berrargitalpena prestatu dugu, bermasterizatuta eta “digipack” txukun batean aurkeztuta. Disko honetan, Ruperren errepertorioan klasiko bihurtu diren hainbat kantu argitaratu ziren: Herdoilarena, Fas Fatum, Hi hintzena… Berragitalpenekin batera eta Loraldia Festibalak bultzaturik, Korrika Kulturalaren barruan, Ruperrek kontzertu bira berezi bat prestatu du. “Hautsi da Anphora” disko osoa, hasieratik amaiera, eszenaratuko dute Ruper Ordorika & Mugalaris-ek, Bernardo Atxagak gaurko begirada literarioa irakurtzen duen bitartean. Pott Bandaren garaian bezalaxe, geroa gaur izango dugu. 2022.ko Zuzenekoak: SENPERE, martxoaren 6an, Larreko kulturgunean, 17:00etan IRUÑEA, martxoaren 10ean, Gayarre Antzokian, 19:30etan BILBO, martxoaren 11n, Euskalduna Jauregian, Loraldia Festibalaren barruan, 20:00etan EIBAR, martxoaren 20an, Coliseo Antzokian, 19:30etan GASTEIZ, martxoaren 25ean, Principal Antzokian, 19:30etan ERRENTERIA, martxoaren 27an, Lekuona Fabrika, 19:30etan
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak