Emanaldiak | SAXOJOLEAK

2021-03-23
Taldea | Grupo: SAXOJOLEAK Irakaslea(k) | Profesor(es): - Judith Montero Hiruhileko honetan barne-entzunaldi bat egin dute Musika Eskolako saxojoleek. Segurtasun-neurriak direla-eta jenderik gabekoa izan da baina ikasitakoa besteen aurrean zuzenean erakustea eta konpartitzea guztiz onuragarritzat jo dute guztiek.. Elise Hall (ParĂ­s, 1853- Boston, 1924) emakume saxojole aintzindariari omenaldi xume bat egiteko baliatu dugu emanaldia. Emakume hau berandu hasi zen saxoa ikasten, 47 urte zituela, biriketako patologia baten ondorioz. Orkestra amateur bat sortu zuen Boston-en eta Frantziako hainbat konposagile ospetsuri (Debussy tartean) musika piezak eskatu zizkien. Aurreiritzi ugari pairatu behar izan zituen, "maila" sozial altuko emakume batek saxoa jotzea ez baitzuen "egoki" ikusten askok baina hauei aurre egin eta jarrera guztiz orijinala izan zuen. Saxofoi klasikoan dauzkagun Orkestra eta saxorako pieza gehienak berari esker sortuak dira.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak