Euskal Herritik aparte (Xabier Amuriza)

2023-04-02
Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873 EUSKAL HERRITIK APARTE Xabier Amuriza , 1970 Euskal Herritik aparte mila legua bitarte esku ta hanka loturik preso Zamoran gauzkate. Pentsaturik zenbat urte behar dogun hemen bete pazientzia hartu beharko libre utzi arte. Nahiz 'ta kriminal ez izan kaiola-txorien gisan bost gizon handi kolpera preso sartu ginduezan. Baina zergatik izan zan nahi nuke poliki esan inozentzian bizi direnak itzartu daitezan. Maiatzeko egun batez hogeitamar hain suertez gose greba bat hasi genduan geure borondatez. Goitik laguntzarik batez guztia zan geure kaltez obispo ta apaiz golko-haundiak lasai bizi beitez. Pentsaturiko moduan Bilboko obispaduan sotanu baten gela zahartxo bat atondu genduan. Poliziak inguruan jarri jakuzan behinguan gure sabelak ez zun goserik sentitzen orduan. Paper bat geunkan egina laburra baina gordina bertan azaltzen genduan Euskal Herriko samina. Zer sermoi 'ta zer dotrina bazan zerbaiten premina barriro ere egingo geunke kanpoan bagina. Hiru egun 'ta erdira lotu 'ta komisarira ardi gaxoak bezala goaz geure hiltegira. Jotzen hasiko balira bizkarrik ez erretira lehenago ere emondakoak danak hartu dira. Geroztik astebetera tribunal faltso batera azaldu ginen gure krimenen kontu emotera. Mila arrazoi atera ebezan gure kaltera karga ederra debalde jaso genduan kolpera. Tribunaleko nausia trumoi artetik jausia gizona ala piztia zer zan dudan gagoz ia. Eztula ta aharrausia haren zientzi guzia esku onetan dago mutilak gure justizia. Ezker eta eskubira ha zan ezpata dirdira pentsa zeiteken sartu ginela sugeen habira. Ikaraz nengon begira bost juezen aurpegira akerrak ere haien ondoan pizti finak dira. Juizio xelebre hartan poz bat nuen neure baitan halako pizti saila debalde ikustea bertan. Baina gauza baten faltan geratu nintzen penatan buztanik zeuken begiratzea ahaztu egin jatan. Aitortu nahi dot hortako abogaduak ainako saio bikainik San Pedrok ere ez zula botako. Baina guztia zertako alferrik hitz baterako hizketan jardun nahiz zaunka egin bardin zan harako. Espainia haundia 'ta librea zelan ez kanta Gibraltar izan ezean hemen ez da ezer falta. Askatasunez aparta handian barriz galanta honelakoak bat izan behar besterik ez da-ta. Agur eginik Burgosi nahiz 'ta ez asko merezi bueltan gentozen Criado jauna gendula nagusi. Bakoitzak zazpi polizi heuren pistola 'ta guzi bideak libre zitun ihesi nahi zuenak hasi. Heldu ginen Zamorara ifernu zulo hontara Jainkorik bada dagon lekutik gaizala anpara. Urte batzuren bolada gu hemen izango gara bien bitarte Euskal Herria askatzen ez bada. Pilatos eta Herodes izan dira gure juez Anas ta Kaifas ere oraingoz kontsola daitekez Hala ere gure partez lasai gagoz eta bakez askatasuna kendu dauskue baina umorerik ez. http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak