Herri Sanferminak Haserre gaude, erdigunetik bota gaituzte festatik baztertuz

2022-06-01
Herri Sanferminak ekimenak ez ditu aurtengo Sanferminetan txosnak jarriko. Iruñeko Udaletxeak jaigunea Alde Zaharretik urruntzea erabaki eta gero hartu dute erabakia. Ez dute ulertzen zergatik Udaletxeak ez die baimena ematen O Plazan jai gunea montatzeko Gaztelu Plazan barra desberdinak baimentzen dituen bitartean. Argi dute Udalak ez dituela gustoko haiek proposatzen dituzten Sanfermin herrikoi, parte hartzaile, feminista, ekologista, euskaldun, antikapitalista eta anitzak, eta horregatik festatik baztertzen saiatzen dela.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak