Antzerkia Kalean 2021

2021-06-12
Irutxulo.hitza.eus | Pandemia dela eta 2020ko udan bertan behera gelditu ondoren, Antzerkia Kalean egitasmoa Donostiara itzuli da, eta hainbat antzezlan egingo dituzte hiriko kale eta plazetan irailaren 10era arte. Bidebietako Salvador Allende parkera heldu da gaur Antzerkia Kalean programa, eta haurrentzako Organik obra taularatu du Ameztu antzerki taldeak. Eguraldiak lagunduta, giro aparta izan da haurren zein helduen artean, herritarrek kalean bizitza egiteko eta kulturaz gozatzeko duten gogoaren seinale.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak