Seaska hutsa da (Unama)

2022-04-25
Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873 http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Eder goizean txoria basoan xirulaka Hain eder ortzian ekia hostoetan keinuka Eder zure esku txikia errekan plisti-plasta Berdin zait natura guzia seaska hutsa da Zeruan izar bat piztu da seaska hutsa da Alai jaietan herria kalean gora behera Hain alai parkeko ontzian piratatxoen algara Alai zure zangotxoak airean dilindaka Berdin zait poztasun guzia seaska hitsa da Zeruan izar bat piztu da seaska hitsa da Bero supazter xokoa subilaren goria Hain bero zartain mailatuan arto talo horia Bero zure aurpegia oheko sargorian Berdin zait suaren eztia seaska hotza da Zeruan izar bat piztu da seaska hotza da Leun itsas bazterrean ondar ilun hezea Hain leun ezponden oinean harri xapal luzea Leun zure bulartxoa arnasaren lezea Berdin zait udako goxoa seaska latza da Zeruan izar bat piztu da seaska latza da.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak