Iruñeko ihauterietan Poliziak eragindako istiluengatik 7 gazte epaituko dituzte

2020-09-12
Iruñeko Alde Zaharreko 7 gazte epaituko dituzte datorren irailaren 17an. Auzoko ihauterietan desorden publikoak eragitea leporatzen diete. Egun horretan Espainiako Poliziaren furgoneta batek adin txikiko bat harrapatu zuen, eta aldakan lesio larria eragin zioten. Auzoko gazte mugimenduak azken garaietan pairatu duten jazarpena salatu dute. "Beldurra hedatu, edozein borroka desagertarazi eta euren presentzia normalizatu nahi dute", salatu dute.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak