Zientzialari 71 - Josu Lopez-Gazpio: "Homeopatiaren arrakasta plazebo efektuarekin azaldu daiteke"

2017-05-11
Gizartean oso hedatua dagoen sendabidea da homeopatia. Hala ere, ugariak dira Kimika, Fisika, Biologia eta Medikuntzatik egiten zaizkion kritikak. Izan ere, zientziaren arloan egin diren ikerketa zorrotz eta kontrolatuek ez dute inoiz frogatu homeopatia plazebo efektua baino eraginkorragoa denik. Zergaitik du orduan arrakasta sendabide honek? Zeintzuk dira bere printzipioak? Nola prestatzen dira sendagai homeopatikoak? Galdera hauei erantzuna bilatzeko, Kimikan doktorea den Josu Lopez-Gazpio-rekin izan gara. Bere ustez, arduraz jokatu behar da homeopatiarekin, ebidentzian oinarritzen ez den medikuntza arriskutsua izan daitekeelako. ‘Zientzialari‘ izeneko atal honen bitartez zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditugu euskal ikertzaileen laguntzarekin. Zientziari buruzko informazio gehiago topa dezakezu euskaraz zientziakaiera.eus/ orrialdean.