Garbitzaileek elkarretaratzea egin dute Sarasate Pasealekuko komun publikoetan, ixtea saihesteko

2021-07-05
Hainbat lagunek elkarretaratzea egin dute gaur, Sarasate pasealekuko komun publikoen aurrean, itxiera planak salatzeko. Elkarretaratzean azaldu dutenez, orain kendu nahi dituzten langileek tratu humanoa ematen diete erabiltzaileei, eta, aldi berean, komun automatikoak baino 10 aldiz pertsona gehiago artatzen dituzte. Horregatik, ixteko saiakera zerbitzu publiko baten aurkako erasotzat jo dute. Elkarretaratzean jakinarazi bezala, Sarasateko komunek 100 urte bete dituzte gaur, eta "borrokatuz gero, urte gehiago ospatzen jarraitu ahal izango dugu". Zentzu horretan, langileen oposizioari esker Udalak gainontzeko komun publikoak ixteko planak bertan behera utzi dituela gogorarazi dute.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak
hilabetea
23
urtea
708