Aske izan koloretan liburua, Haur Hezkuntzan sexu edo genero estereotipo arauak gainditzeko

2022-12-16
STEILAS sindikatuak eta Dom Campistron ilustratzaileak osatu duten ipuin liburua Haur Hezkuntzako ikasleei zuzenduta dago. Aniztasuna irudikatzen duen tresna bat da, sexu edo genero estereotipoak arauaz gaindi tratatzen dituena. Euri, Maixa, Xole, Gexan eta Mixel lagun talde bat dira, eta haien gorputzak eta identitateak modu librean bizi dituzte. Ondoan, Zangaluzeak dituzte, araua irudikatzen duten pertsonaiak, eta sistema bitarra, heterozuzena, neska edo mutil izateko modu konkretua bultzatzen duen errealitatea irudikatzen du.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak