Azaroaren 10ean, itzaletik argira

2018-11-06
Aurten 100 urte betetzen dira Lehen mundu gerla, Gerla haundia edo 14-18-ko gerla izenez ezagutua den hura bukatu zela. Gizateriaren aurkako txikizio haundienetariko bat. Garaian, oraindik ideologikoki guztiz menderatuak ez ziren herri eta herritarren kontzientziak likidatzeko erabilia. Inperio desberdinek beraien estatu-nazioaren “egituratze prozesuari” segida emanez habiaturiko sarraskia martxan ezarri zutela mendea pasa da jada. Milaka, milioika bizi eta izaera desagertaraziz, horien artean dugu, Lapurdi, Baxe-Nafarroa eta Xiberoa-ren errealitatea. Azaroaren 10-ean Baionako antzokian burutuko dugun ekitaldi-ikusgarrirat jitera gomitatzen zaitugu
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak