Dantzari-dantza Garain, Santiago egunean

2022-07-05
Durangoko Merinaldea (Bizkaia) tradizio ugariren sorlekua da. "Dantzari-dantza" dantza-multzoa da, esaterako, inguru horretako tradizioetako bat. Zortzi lagunek egiten dituzte dantza horiek herriko, auzoko eta kofradiako jaietan, txistulari batek lagunduta. Lehengo denboretan jaiegunean bertan, dantzariak agintariekin batera prozesioan joaten ziren elizaraino eta mezan leku berezian eseri. Garain, kasurako, prozesioan dantzariek daramate santuaren irudia San Migel eta San Joan elizen artean, San Inazioren doinu-hotsean. Ibilaldi horretan plazan geldialdia egiten dute "Gernikako Arbola" dantzatzeko. "Dantzari-dantza" diogunean dantza-sorta bat esan nahi dugu. Agintariena edo ikurrin-dantzarekin hasten da, agintarien aurrean haiei egiten zaien begirunezko dantza da, talde bakoitzak bere bandera astintzen duela. Ondoren, Zortzikoa, Banangoa, Binangoa, Launangoa, Ezpata-jokoa (txikia eta handia), Makil-jokoa eta Txotxongiloa egiten dira jarraian. Banango, Binango, Launango eta Zortzikoan, dantzari-kopuruen arabera txandaka egiten dute, bakoitzak bere trebezia erakutsirik. Ezpata-jokoan eta Makil-dantzan tresnak erabiltzen dira. Eta Txontxongiloak, lapur bat atxilotu eta hil zutenekoa gogoratzen omen du.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak