Gure esku dago (Gibelurdinek)

2017-07-24
Gibelurdinek taldeak Getxoko Gure Esku Dagorentzat egindako abestia" Gibelurdinek: Ekaitz Larrazabal, Ekain Iurrebaso, Josu Aurrekoetxea, Fredi Paia eta Ander Serrano. Zarata Estudioetan grabatua 2017ko ekain-uztailean. Gure esku dago, denon esku dago beti amestu duguna gure esku dago, denon esku dago jendarte euskalduna borondatez borondate uztartu aniztasuna gure esku dago, denon esku dago beti amestu duguna Europako bihotzean apopilo gure etxean Kantauri itsasertzean Erriberako garia altzairuzko garabia teknologia ta euria borondatez borondate sortu mosaiko berria gure esku dago, denon esku dago zer den Euskal Herria. Ai lerei lerei.... Borondatez borondate uztartu aniztasuna gure esku dago, denon esku dago beti amestu duguna Instrumentala. Nahiak sortzen du ideia elkarbanatzeko deia suak kea, keak hodeia Herriari galdetzea da zutabez hornitzea bihar-etzikoen etxea borondatez borondate mundua transformatzea gure esku dago, denon esku dago nahi bezala bizitzea. Ai lerei lerei... Borondatez borondate uztartu aniztasuna gure esku dago, denon esku dago beti amestu duguna. Instrumentala. Ai lerei lerei... (azeleratua). Borondatez borondate uztartu aniztasuna gure esku dago, denon esku dago beti amestu duguna.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak