Sorkun & Dj Pata - Alarma

2014-10-31
Urteetan zehar eszenatoki ezberdinetan ibili ondoren, Sorkunek eta DjPatak indarrak batu dituzte egitasmo honetan. Beraien gustu eta eraginak islatzen dituen lana aurkezten digute Mixtape formatuan: Turn On The Radio. Lan berezi hau burutzeko Telmo Trenor, Eider Rodríguez, Dj Mau, Kenitra (Bad Sound System), All In Beats, Iñigo Legorburu, Kashbad eta beste kide batzuen ezinbesteko laguntza jaso dute. Lan hau lortu nahi baduzu, 300 aleko edizio mugatu bat kaleratuko dute, Durangoko azokarako. Piztu irratia eta murgildu musika bidaia honetan!
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak