Ez zaitez joan oraindik (Oskorri)

2022-03-16
Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873 http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Ez zaitez, ez zaitez, ez zaitez joan oraindik. Ez zaitez, ez zaitez urrun nigandik. Baditut zuretzat gordeak bihotz hautsiaren zokoan irrien negarren sorteak, milla bat hor dago jokuan. Baditut zuretzako hemen abenduko euri uharrak, haize hegoak duen kemen hura ebasteko bularrak. Ez zaitez, ez zaitez, ez zaitez joan oraindik Ez zaitez, ez zaitez, urrun nigandik, Baditut zuretzat lurrean atzeman artoen bizarrak eta gauaren beldurrean klixkan ari diren izarrak. Baditut zuretzat emanak sola zintzoetan urratsak. ibai gardenetan edanak maitasunak utzi ur hatsak. Ez zaitez, ez zaitez, ez zaitez joan oraindik. Ez zaitez, ez zaitez urrun nigandik. Ez zaitez, ez zaitez, ez zaitez joan oraindik. Ez zaitez, ez zaitez urrun nigandik. Baditut zuretzat bilduak mendietan ardi hezurrak, herri baldarrak ixilduak dituen egien gezurrak. Ez duzu sufritu nahi hor uztailak hitz eman kaldetan: halatan zaude muturik gor nere bi negarren maldetan. Eta nik ez dakit nolatan behar dudan zurekin juan; dudarikan gabe holatan betiko huts hori goguan. Ez zaitez, ez zaitez, ez zaitez joan oraindik. Ez zaitez, ez zaitez urrun nigandik.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak