Soldata berdintasunaz jarrera oportunista du Eusko Jaurlaritzak, sindikatuen ustez

2018-02-19
ELAk uko egin dio soldata berdintasunaren nazioarteko egunaren bezperan Eusko Jaurlaritzako bilerara joateari. ELAren esanetan, Jaurlaritzak "propaganda" egin nahi du emakumeen soldata arrakalaren kontura. Besteak beste, Confebasken parte hartzeagatik uko egin dio ELAk bilerara joateari, Adolfo Muñozen hitzetan. LAB sindikatuak, berriz, adierazi du bileran izango dela. Hala ere, bilera "oportunista" dela esan dute sindikatutik. Eta Garbiñe Aranburu idazkari nagusiak nabarmendu du gakoa emakumeen mobilizazioan dagoela. Hargatik, martxoaren 8rako deitutako greba feministara begira jarri da.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak